Morga Euskal Herriko Bizkaia lurralde historikoan kokatzen da. Oso paraje berezian dago, bertan Bizkaiko herrialdeen banaketa sortzen baita. Leku menditsu eta berde honek, Gernika-Lumo eta Plentziako itsasadar arroak banatzen ditu. Morga, Done Jakueren bidea eta baita Bizkaiko Foruak sinatzeko gune ere da.
Mugetan aurkitzen diren herrien artean Errigoiti eta Arrieta ditugu Iparraldetik; Hegoaldetik Zornotza eta Larrabetzu; Ekialdetik, Errigoiti eta Muxika, eta Mendebaldetik Gamiz-Fika eta Fruiz.
Mendi tontor garrantzitsuenak Bizkargi (562 m) "Bizkaiko Bihotza" deritzona, Mendigana (274 m) eta Urkulu (370 m) dira.
Morgara BI-2121 Mungia-Gernika foru bidetik hel daiteke; Larrabetzutik BI-2713 errepidetik eta Fruizko Botiola auzunetik BI-4118 errepidetik.