Ondarea

 

 

Zorrotza jauregia Morgakoene auzoan

XVIII. mendekoa da. Nekazal Jauregi eta baserrien arteko nahaste bat da. Harresi batek inguratua eta Iparraldean erdi-puntuko portada duelarik. Gauzarik aipagarriena bere arkupea da; esparru honetako zorua irudi eskematikoak dituzten harlosa handiek osotzen dute.  Arku biak banatzen dituen zutabearen gainean, fatxadaren apainduran, teilatu-hegal eskasaren azpian, Zorrotze Familiaren armarria dago.