Ondarea

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Paisaia landa-guneez, ongi errotutako historia duten baserri eta auzotegiez beterik dago. Urteen igarotzeak eta bizimoduaren aldaketak oreka ez dute aldatu, bisitarientzat oso erakargarria bihurtzen delarik.

Gainera Morgak leku panoramiko ugari eskaintzen ditu, Bizkaiko paisaiaz gozatzeko. Bizkargiko tontorrak, Altamirako guneak,...

Morgak dituen eraikinik aipagarrienak baserriak dira. Normalean baturik daude auzo ugari eta txikiak osatuz, tipologi eta kronologikoki desberdinak izanik.

XVI. mendearen azken aldikoak dira baserririk antzinakoenak, aurrekaldean zurezko bilbapenak dituzte (Leixarta, Barrengoetxe, Lekezorrotze, ...)

XVII. mende ondoko ereduak, euren lehenengo solairuan harlankaitza hormak dituzte hegal-aulkiekin, eta hauen gainean egur-bilbapenak goi-solairuetan (Beiti, Andresene, Errementari,...)

XVIII. mendean etxebizitzen fatxadetan harlankaitza arkuak agertzen dira, Oñarte auzoko 1865ko Izolaga baserria da aipagarriena.