Errolda Ziurtagiria

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Tramitearen sinadura
  4. 4. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Banakako errolda ziurtagirien igorpen automatikoa ahalbidetzen du. Aukera hau erabiltzeko arrazoia eta igortzearen hizkuntza aukeratu beharko dituzu.

Eskaera formularioa bete ondoren Nire Ziurtagiriak atalera jo ezazu Nire Hiria menuan, eta minutu batzu barru igorritako ziurtagiria aurki dezakezu.

Era berean, Nire Hirian kasu berri bat ikus dezakezu eta Irteera Erregistroan igorritako ziurtagiria aurki dezakezu.

Dokumentazioa

Ziurtagirien igorpenerako ez da dokumentaziorik eman behar.

Legezko informazioa

  • Urtarrilaren 10eko 4/1996 Legea, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legea aldatzen duena Udal Erroldari dagokionez
  • Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legea
  • Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua. Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia aldatzen du
  • Toki Erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Araudia (uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretua)
  • 4/2000 Lege Organikoa aldatzen duen azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoa.

Oharrak

Izapide hau www.morgakoudala.com webgunean telematikoki egin daiteke.Zalantzarik badaukazu edo informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, deitu Morgako Udaleko telefono honetara: 946 252 270.Bideratze elektronikoko sistemari buruzko zalantzarik izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefono zenbakira BiscayTIKeko Herritarrentzako Arreta Zentroarekin harremanetan jartzeko.