Agenda

 

EKAINAK 30, DOMEKA

IBILALDI LUZEA (23,400 km): Andra Mari, Talleri, Bizkargi, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Altamira, Ganbe, Okoriko, Andra Mari

IBILALDI LABURRA (13,5 km): Andra Mari, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte, Andra Mari

IRTEERA ORDUAK:  
LUZEA: 8:30etan Andra Maritik
LABURRA: 10:00etan Andra Maritik

IZEN EMATEA: Udaletxe azpiko saloian bertan egunean goizeko 7:30etatik aurrera. Inskripzioa 10,00€tako izango da. Partehartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 500 partehartzaile izango gara.

HORNIDURA POZTUAK: Hornidura poztu bat egongo da Meakaurren eta amaieran hamaiketakoa.

OHARRAK: Antolatzaileak ez dira ibilaldian gerta liratekeen ezbehar eta lesioen erantzule izango; hori jakinda, partaideek ezin dute eskatu inolako erantzunkizunik, norberaren ardurapean arituko direnez gero.

Antolatzaileek behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute baldintza metereologiko okerrengatik nahi bestelako gertakizunengatik.

Kartela (PDF 10,06Mb)