Agenda

Kartela 

Ibilaldi luzea (23,400 km): Andra Mari, Talleri, Bizkargi, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Altamira, Ganbe, Okoriko, Andra Mari.

Ibilaldi laburra (13,5 km): Andra Mari, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte, Andra Mari.

Irteera orduak:

  • Luzea: 8:30etan Andra Maritik
  • Laburra: 10:00etan Andra Maritik

Izen ematea: Internet bidez egin behar da maiatzaren 15etik ekainaren 13ra. Partehartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 500 partehartzaile izango gara, egun berean inskribitzeko aukera izango delarik, bakanterik balego.

Inskripzio orria bete eta blandia.morga@bizkaia.org emailera bidali, zure partaidetza konfirmatzen denean, 10,00 € sartu kontu korronte honetan: 3084.0012.33.6300051006 (Ipar Kutxa), bertan “kontzeptua” atalean, partehartzailearen izen eta abizenak jarri. Dirua ingresatu arte ez zara inskribatuta egongo.

Kuota irteeran ordaintzen baldin bada berau 15,00 €takoa izango da.

Hornidura poztuak: Hornidura poztu bat egongo da Meakaurren eta amaieran hamaiketakoa.

Oharrak:

  • Antolatzaileak ez dira ibilaldian gerta liratekeen ezbehar eta lesioen erantzule izango; hori jakinda, partaideek ezin dute eskatu inolako erantzunkizunik, norberaren ardurapean arituko direnez gero.
  • Antolatzaileek behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute baldintza metereologiko okerrengatik nahi bestelako gertakizunengatik.

Kartela (PDF 5,97Mb)

Ibilbidea (PDF 38Kb)