Baseliza Ibilbidea

Informazio orokorra

Ibilaldia ekainaren 16an, domekan, izango da.

Kontaktua: baselizaibilaldia@morgakoudala.com

  • Ibilaldi luzea (23,400 km): Andra Mari, Talleri, Bizkargi, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Altamira, Ganbe, Okoriko, Andra Mari
  • Ibilaldi laburra (13,5 km): Andra Mari, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte, Andra Mari

Irteera orduak: 

  • Luzea: 8:30etan Andra Maritik
  • Laburra: 10:00etan Andra Maritik

Izen-emateak

Inskripzioak: Morgako Udalaren Web orrialdean www.morga.eus

Izen ematea internet bidez egin behar da maiatzaren 22tik ekainaren 13ra. Partehartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 400 partehartzaile izango gara, egun berean inskribatzeko aukera izango delarik, bakanterik balego (kasu honetan 10€ helduak – 8€ umeak(12urte arte)).

8,00 € (helduak) edo 4,00 € (umeak 12 urte arte) sartu kontu korronte honetan: ES94.3035.0417.44.4170042969 (LABORAL KUTXA), bertan “kontzeptua” atalean, partehartzailearen izen eta abizenak jarri. Dirua ingresatu arte ez zara inskribatuta egongo.

Hornidura postuak: Meakaurren hornidura postu bat egongo da eta amaieran hamaiketakoa.

Oharrak: Antolatzaileak ez dira ibilaldian gerta liratekeen ezbehar eta lesioen erantzule izango; hori jakinda, partaideek ezin dute eskatu inolako erantzunkizunik, norberaren ardurapean arituko direnez gero.

Antolatzaileek behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute baldintza metereologiko okerrengatik nahi bestelako gertakizunengatik.


 Kamiseta (JPG 128KB)
 Kartela (PDF 595KB)
 Izen emate orria (DOC 36KB)

Kontaktua

Helbidea:

Andra Mari auzoa,
Lehendakari Agirre enparantza

Tfnoa: 94 625 22 70

E-posta