Izen ematea

Aldez aurretik izena emateko epea itxita dago. Egunean bertan izena emateko aukera egongo da.

Prezioak eta ordainketa

8,00 € (helduak) edo 4,00€ (umeak 12 urte arte) sartu kontu korronte honetan:

ES94.3035.0417.44.4170042969 (LABORAL KUTXA). Bertan “kontzeptua” atalean, partehartzailearen izen eta abizenak jarri.

Dirua ingresatu arte ez zara inskribatuta egongo.

Partehartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 400 partehartzaile izango gara, egun berean inskribatzeko aukera izango delarik, bakanterik balego (kasu honetan 10€ helduak - 5€ umeak (12 urte arte)).

Datuen babesa

Morgako Udalak datuen tratamendu egokia bermatzen du Datu Pertsonalen Babesari buruzko 15/1999 Legearekin (DPBL) bat etorriz. Lege horretan ezarritakoa betez, jakinarazten dugu parte-hartzaileek emandako datu pertsonalak fitxategi batean tratatu eta sartuko direla eta fitxategiaren titular eta arduraduna Morgako Udala dela. Fitxategi honen izena “Morgako baseliza Ibilaldiko partaidetza”.

Morgako Udalak prozedurak gauzatzean konfidentzialtasuna aski babesteko eta datuak egokiro erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Une oro indarrean dagoen legeria beteko du eta erabiltzaileek datuak ikusteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horiei aurka egiteko eskubidea izango dute Morgako udaletxera bidalitako idatziaren bidez.