Albisteak

 

Informazio orokorra

Ibilaldia datorren ekainaren 18an izango da.

  • Ibilaldi luzea (23,400 km): Andra Mari, Talleri, Bizkargi, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Altamira, Ganbe, Okoriko, Andra Mari
  • Ibilaldi laburra (13,5 km): Andra Mari, Talleri, Eskerika, Gerekiz, Erroteta, Meakaur, Meaka, Oñarte, Andra Mari

Irteera orduak: 

  • Luzea: 8:30etan Andra Maritik
  • Laburra: 10:00etan Andra Maritik

Izen-emateak

Inskripzioak: Morgako Udalaren Web orrialdean www.morga.eus

Izen ematea internet bidez egin behar da ekainaren 2tik ekainaren 14ra. Partehartzaile kopurua mugatua izango da, gehienez 400 partehartzaile izango gara, egun berean inskribatzeko aukera izango delarik, bakanterik balego (kasu honetan 10€ helduak – 8€ umeak(12urte arte)).

8,00 € (helduak) edo 5,00 € (umeak 12 urte arte)  sartu kontu korronte honetan: ES90.3035.0032.16.0320058585 (LABORAL KUTXA), bertan “kontzeptua” atalean, partehartzailearen izen eta abizenak jarri. Dirua ingresatu arte ez zara inskribatuta egongo.

Izen emate orria (DOC, 35 KB)

Hornidura postuak: Meakaurren hornidura postu bat egongo da eta amaieran hamaiketakoa.

Oharrak: Antolatzaileak ez dira ibilaldian gerta liratekeen ezbehar eta lesioen erantzule izango; hori jakinda, partaideek ezin dute eskatu inolako erantzunkizunik, norberaren ardurapean arituko direnez gero.

Antolatzaileek behar diren aldaketak egiteko aukera izango dute baldintza metereologiko okerrengatik nahi bestelako gertakizunengatik.

Informazio gehiago