Albisteak

 

Azken orduetan osasungintza alorretik ematen diren gomendioak kontutan hartuta, Koronabirusa hedatu dadila saihesteko
neurri gehiago hartu ditu Morgako Udalak: kudeatzen dituen zerbitzuak eten ditu, oraingoz, 15 egunez.

Honakoak dira erabiltzaileentzat itxiko diren guneak:

  • Gimnasioa
  • Ludoteka
  • Liburutegia
  • KZ Gunea

Udaletxeak zabalik izango ditu ateak eta gainontzeko udal zerbitzuetako langileak ere lanean arituko dira. Hala ere, herritarrei eskatzen diegu tramiteak telefono bidez (94 625 22 70) zein online (Tramiteak Online) kudeatzeko, eta, posible den kasuetan, egoitza horietara joatea saihestea. Neurri guzti horiek Osasun Sailaren eta Osakidetzaren gomendioak  jarraituz prebentzio neurri gisa hartu dira.

Neurri horiek guztiak osasun publikoari lehentasuna emanda harti ditu Udalak. Herritarrei beraiei ere arduratsuak izan eta osasungintza alorretik emandako gomendioak betetzeko eskatzen die.