Atsegin handiz ongietorria ematen dizuet Morgako Udaleko gune digitalera. Honekin ezagutu nahi zaitugu eta baita zuk guri ezagutzea ere. Udalerriko zerbitzuei, guri eta bizi garen gune fisikoari buruzko informazio osoa zure esku jartzen dugu.
Bisitatzen bagaituzu informazio hau aurkitzea interesgarria iruditzen zaizula, gure udalbatzarekin harremanetan jartzeko premia daukazula edo gu ezagutzea soilik nahi duzula uste dugu.
Horregatik, hementxe daukazu Udaletxean sartzeko ate ireki bat; zerbitzu guztiekin eta nirekin etengabeko komunikabide bat. Baliabide hau mundu guztiaren esku jartzen dut, Alkate gisa gehien baloratzen dudan arau bat betetzen jarraitzeko: herritarretik hurbil egotea eta udalbatza irekia, arretatsu eta eraginkor bat lortzea.
Udalbatzaren eta ordezkatzen dudan udalerriaren izenean, ongietorri Morgako Udalera.
Mª Teresa Artetxe Barrena
Morgako alkatea